
9. ibilbidea. Erlategiak ibilbidea
Larraga
Datu teknikoak
Luzera: 19.3km
Desnibel positibo metatua: 191m
Denbora: 5h 15m
Irteera: Parque frente a nueva Urbanización
Bidexka ehunekoa: 1%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 3
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
“Bejeras”, erlezaintzaren arte zaharra
Eztia baliabide arras garrantzitsua izan da beti Nafarroako Erdialdean. Horregatik, oraindik ere gordetzen dira “bejeras” tradizionalak, hau da, komunitatean bizi diren erlauntza multzoak dira, harrizko “gela” laukizuzen batean kokatuak, mendixka txiki baten berokian hegoaldera begira jarriak. Ibilbide interesgarri honetako informazio-panelen bidez, asko ikasiko duzu horrelako erlauntzei buruz.
Bejeras direlakoak Nafarroako Erdialdeko berezko eraikuntza tradizionalak dira. Larragako udal dermioan, aunitz kontserbatu dira. Bejera bakoitzak erlauntza multzo bat dauka barnean. Erlauntzak harrizko “gela” batean (bejera) bizi dira elkarrekin, muino txiki batek babesturik eta hegoaldeari begira. Gehienetan, bestelako eraikuntzak dituzte ondoan, hala nola girotze-gelak edota etxolaren bat. Beti daude putzu, erreka edo idoi batetik hurbil, fruta-arbolez inguraturik, erleek loreetako nektarra xurgatzeko. Larragako Udalak, jakinik balio handia dutela, Bejerak interpretatzeko gune bat sortu du, ibilbideekin batera, elementu berezi horien kultur paisaiaren balioa nabarmentze aldera. Aztertu eta ezagutzera eman nahi dituzte, ez galtzeko, Larragako jendearen tradizioari eta bizitzari loturik baitaude, eta kontserbatzea merezi duen kultur ondarea ere badelako. Haien balioa nabarmentzeko lehen urratsa da jendeak jakin dezala zer xede duten eta nola funtzionatzen duten. Horretarako, Bejera bakoitzak panel bat dauka bere ezaugarriak azaltzeko. Gainera, interpretazio zentroa dagoen bejera bestelako elementuek ere osatzen dute, testuinguruan kokatua dago, bestelako eraikuntza horiez hornitua, landaretza egokiarekin batera; azalpen-panelak ere badira, haurrek nahiz helduek beren bisitaldian dena jakin dezaten. Interpretazio gunetik abiaturik, badira hainbat ibilbide, guztiak ere seinalez hornituak, 20 kilometroan banaturik dauden 30 bejera ikusteko. Bizikletaz joan gaitezke edo, bestela oinez, herri inguruan paseoa eginez.

Ibilbidearen profila


Ibilbide bisorea

Jatetxeak
