Bizikidetza

  • “Ehiza uxaldia” oharra idatzirik ikusten baduzu, mesedez atzera egin eta aukeratu beste bide bat. Ehiza, izan ere, jarduera ekonomiko garrantzitsua da Erdialdean. Beraz, lehentasunezkoa da txirrindulariak eta ehizan ari direnak elkarren artean ongi eta errespetuz moldatzea.

  • Bidexkak txirrindulariek eta zaldizkoek erabiltzeko dira. Oinez zoazenez lehentasuna duzu, baina garrantzitsua da gainerakoak errespetuz eta adeitasunez tratatzea.

  • Fauna eta landareak erabat errespetatuko ditugu: hau da, ez egin asotsik eta ez egin oihurik; ez kendu eta ez hartu lorerik, eta ez gidatu lurra higatzeko moduko era erasokorrean; bereziki, lurra bustia dagoenean.

  • Errespetatu ingurunea eta ez utzi hondakinik. Utzi mendia aurkitu zenuen bezala edo hobeki.  

  • Ez trabatu bideetan aziendaren ibilera eta ez egin mugimendu zakarrik. Itxi bidean aurkitzen dituzun azienda-atakak eta errespetatu itxiturak.

  • Errespetatu seinaleak, bai Bidexka Sareari dagozkionak, bai beste ibilbide batzuei dagozkienak. Seinaleetan inolako hutsik edo kalterik ikusten baduzu, mesedez jakinarazi apie.navarramedia.es webeko gorabeheren atalean dagoen formularioaren bidez.

ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!

ibilbideak

zerbitzuak

multimedia

nor gara

harremana

apie@navarramedia.org

T. +34 948 740 739

FINANtzatzailea

kofinantzatzailea