ERDIALDEKO BIDEXKA SAREAREN PROIEKTUA: ERDIALDEA OINEZ

Gure lurraldeak hainbat mendi ditu inguruz inguru: Erreniega, Alaitz, Izko, Lokiz, Urbasa, Andia eta Uxue. Mendiek alde guztietatik ixten dute lurraldea, hegoaldetik izan ezik eta, han, hegoaldean, Errege Bardea dago, hots, naturgune babestua, erdi desertikoa, jenderik gabea, oso aberatsa paisaiari, naturari eta geologiari begira. Hiru ibai handik egituratu dute gure inguruko orografia: Argak mendebaldean, Zidakosek erdigunean, eta Aragoik. Azken buruan, trantsizio-eremua gara azterlan-arlo guztietatik begira eta, horren ondorioz, izenez Nafarroako Erdialdea gara. Bada, lurralde hori guztia eskaintzen dugu, lurralde aproposa benetan bertan diren paisaia bereziak oinez zeharkatu eta gozatzeko.

Nafarroako Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldea 2001ean osatu zen  Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren Erakunde Autonomo gisa, eta eskualdearen garapena du xede eta, horrekin batera, administrazioetatik datozen laguntzak bideratu eta kudeatzea, bai eta Europako ekimenak berak ere.

Horrez gain, Partzuergoan sarturiko toki entitateek osatzen dute taldea, bai eta Elkarteek, Organismoek, Fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko Entitate Pribatuek ere; guztiek ere garrantzi berezia dute Nafarroako Erdialdean. Eskualdea jasangarritasunez garatzearen alde dihardu, jarduera ekonomikoa sustatuz eta enplegua sortuz, betiere indargune endogenoetan oinarriturik eta Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiarekin nahiz Nafarroako Landa Garapenerako Planarekin bat; horrela, eskualdean bizi den jendearen bizi-kalitatea eta ongizatea sustatzen baitira.

ibilbideak

zerbitzuak

multimedia

nor gara

harremana

apie@navarramedia.org

T. +34 948 740 739

FINANtzatzailea

kofinantzatzailea