NOLA IRITSI?
Nafarroako Erdialdea probintziaren erdigunean dago, Iruñetik hegoaldera. Tafallak eta Erriberrik dute biztanlerik gehien, biak ere Zidakos ibaiaren ertzean eta lurraldearen erdigunean kokatuak. Erdialdea Garatzeko Partzuergoan diren 37 udal entitateetatik 24tan daude bidexkak banatuta.
Hiririk hurbilenak hauek dira: Iruñea, iparraldean; Lizarra eta Logroño, mendebaldean; Tutera eta Calahorra, hegoaldean, eta Ejea de los Caballeros, ekialdean. Lurraldearen erdigunean Tafalla-Erriberri herriek osaturiko gunea dago. Hona komunikazio-bide nagusiak: AP-15 autopista eta N-121 errepidea, lurraldea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dutenak, eta A-12 Bideko autobia, hau da, Gares, Iruñearekin, Lizarrarekin eta Logroñorekin lotzeko. Inguruko aireportu nagusiak Iruñekoa (30 km), Zaragozakoa (140 km) eta Bilbokoa (200 km) dira.
Tokiko errepide-sare zabala dago, egoera onean, Erdialdeko herri ugariak eta, oro har, txikiak lotzeko. Herri batzuetako monumentu-multzoak dira nabarmentzekoak: Gareskoa, Artaxoakoa, Erriberrikoa, San Martin Unxekoa eta Uxuekoa. Aipagarriak dira, halaber, Orbaibarko herrietako eraikuntza erromaniko ugariak.


ERREPIDEZ
Iparraldetik (Frantzia, eta Euskadiko nahiz Nafarroako iparraldea)
AP-15 autopista eta N-121 errepide nazionala biderik zuzenenak dira Iruñetik etortzeko, han Euskaditik datozen A-15 eta A-10 autobiekin lotzen baitira, eta lotu ere Frantziarekiko muga-pasabideetatik heldu diren N-121 eta N-135 errepideekin, bai eta Pirinioen gainerakoarekin lotuta dagoen A-21 autobiarekin ere.
Mendebaldetik (Gasteiz eta Logroño)
Mendebaldetik etortzeko bide nagusia NA-132 errepidea da, Lizarra, Tafalla eta Zangoza lotzen dituena. Logroñotik, Errioxako gainerako lekuetatik eta Arabatik, bai eta Nafarroako mendebaldean kokaturiko gainerako probintzietatik etortzeko ere, berriz, A-12 autobia aukeratuko dugu. Erdialdera etortzeko, zehazki, Villatuerta parean aterako gara A-12tik; edo bestela, Gares, Mendigorria eta Izarbeibar gehiena lotzen dituen NA-601 errepidetik etorriko gara, Arrizabalagako bidegurutzera bitarte, bertan N-121 errepidearekin lotzen baita.
Ekialdetik (Huesca)
Huescatik etortzeko, A-21 autobia hartuko dugu edo, bestela, iparralderago N-121i Tebas parean lotzen zaion NA-234 errepidean barna; hegoalderago, Zangozan barna, Erdialdean Lergako Gainetik sartuz. Beste errepide bat ere badago, hegoalderago, ez da hain ohikoa, hots, Aragoiko Cinco Villas eskualdetik heldu den NA-128 errepidea hartuta, Huescara ere badoana.
Hegoaldetik (Zaragoza eta Espainiako gainerako lurraldeak)
Hegoaldetik etortzeko errepide nagusia Iruñetik Tuterara doan A-15 autopista da; izan ere, lotua dago, batetik, Zaragozara doan AP-68rekin eta, bestetik, Soria eta Madril aldera doan N-113 errepidearekin, eta espero dezagun, hemendik gutxira, A-11n barrena ere bai.
FINANtzatzailea




kofinantzatzailea
