5. Ibilbidea. Eraria eta El Monte

Datu teknikoak

Luzera: 5km

Desnibel positibo metatua: 195m

Denbora: 1h 35m

Irteera: Calle Mayor de Biurrun

Bidexka ehunekoa: 12%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Bi ibarren arteko ibilaldi erraza

Utzi zure gogoa ikuspegi ederraren baitan, Iruñerritik eta Erdialdetik Pirinio urrutietaraino eramanen zaituelako, oskarbi delarik ikusten baitira. Arteen arteko ibilaldia da, erraza, atsegina, edozein egunetan gozatzeko modukoa.

Biurrun-Olkozko udal dermioaren iparraldean, Eraria eta El Monte izeneko alderdiak daude. Eraria Biurrun eta Subitza arteko ibar txiki bat da, alor emankorrez betea eta izen bereko errekak zeharkatua, gehienetan idorra. El Monte 790 metroko altuera duen mendi txiki bat, artez estalia, Biurrungo iparraldean eta Erariako mendebaldean kokatua. Ibilbidea Biurrungo goialdetik abiatzen da eta, berehala, Erariako Bide Zaharra hartzen du; gozo-gozo igotzen ipar-mendebalderantz. Gero, 1,3 km egin ondoren, lepo zabal batera iritsi eta El Monte mendiko igoera hasten da, alde banatan uneoro arteak daudela. Hainbat usategiren ondotik igaro eta gero, tokirik garaiena joko dugu. Ikuspegiak ikusgarriak dira norabide guztietara. Oskarbi dagoenean, Mendebaldeko Pirinioetako kaskoak ere ikusiko ditugu. Jaitsiera egiteko, lehenik, bidexka polit bat hartuko dugu iparralderantz; gero, pista bat, hegoalderantz, harik eta Ondarra Fundazioraino doan bidera iristen garen arte. Handik, bide eroso batek atzera eramanen gaitu Biurrunera, ezker-eskuin zuhaitz ederrak ditugula.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Mayor, 2

948350170

Calle los Infanzones, 31

948344141

Calle San Salvador, 6

948344153

Ostatuak

Calle Santa Felicia, 9

646924912

Calle Legardabidea, 4

948344282

Calle Larrotagaña, 6

948344285

TravesĂ­a San SebastiĂ¡n, 5

620441467

Calle San SebastiĂ¡n, 2

651605029

Calle Errotaldea, 3

948344386

TravesĂ­a San SebastiĂ¡n, 7

639320025

Calle San Lorenzo, 7

948344344

Calle San Lorenzo, 6

676560927

TravesĂ­a San SebastiĂ¡n, 5

948277391

Plaza Consistorial, 2

948350202

Calle Norte, 3

948350202