26. Ibilbidea. Balgorra

Datu teknikoak

Luzera: 9.8km

Desnibel positibo metatua: 220m

Denbora: 2h 45m

Irteera: Tafallako ipar irteera Puiurantz, industrialdeko biribilgunearen ondoan

Bidexka ehunekoa: 3%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Paisaia izurtuetan eta soroetan barna

Ibilbide biribil honek artez zipriztindutako paisaia izurtuak zeharkatzen ditu, alorren eta hareharrizko eremuen artean, harik eta gain batera iristen den arte. Handik, ederki ikusiko dugu herria

Balgorrako alderdian ibiliko gara. Alderik urrunena, ekialderantz, Santsoainen dago. Bideari heldu eta gutxira, harriz eta lurrez osaturiko horma natural baten ondotik eginen dugu aurrera; bertan, inguru honetako lurzoruaren morfologia izanen dugu agerian. Ikusiko dugu harkaitza pikor mehez osaturiko hareharria dela, igo ahala gero eta lodiagoa eginen dena. Hareharri hori kareharriarekin dago zementatua, eta toki honetako plubiositatearen ondorioz, zoru basikoak sortuko dira, buztinak ugariak direla, harkaitzen artean ikusten ditugunak bezalakoak. Egun euritsuan bidetik ateratzen bagara, geure botetan itsatsia ikusiko dugu buztin horien ugaritasuna. Trenbidea azpitik igaro bezain laster, Erregearen Iturria ikusiko dugu. Autopistako tunela zeharkatu eta gero, bidea Balgorrako erreka ondotik doa. Poliki-poliki hasiko gara igotzen Guindilla mendietako mazeletan gora. Bidean minutu batez desbideratu gaitezke “txabola biribila” esaten zaion harrizko eraikuntza bitxia ikusteko. Oboide-itxura du eta Jimeno Juríok dokumentatu zuen. 2 km ingurura, gain batera iritsiko gara, bukaeran tarte maldatsua igo eta gero. Goitik, ibar osoa ikusiko dugu, Tafalla hondoan dagoela. Paisaia izurtua da, basoberak hartua, arteren batez zipriztindua, den-dena paisaiaren ikuspegia aldatu duten haize-errota lerdenen begiradapean. Pozueloko baserriaren ondotik igaro eta gero, pixka bat igo eta bidexka mehar bat hartuko dugu abaritzen artean; handik gutxira, jaitsiera gozoa hasiko dugu Balgorrako bidean barna ibilbide honen abialekuraino iristeko.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Madre Nicol, 15

948703346

Calle República Argentina, 3

948755291

Avda. Sangüesa 15

948703148

Calle Javier Osés, 4

948704405

Calle Escuelas Pías, 11

948704046

Plaza Francisco de Navarra, 4

948700852

Carretera Pamplona-Zaragoza km. 38

948700300

Calle Tubal, 14

948700019

Ostatuak

Plaza Francisco De Navarra, 4

948700716

Calle Escuelas Pias, 7

948704046

Camino Pedrera

607655030

Camino Congosto 2

648077193

Calle Javier Osés, 4

948704405

Avenida Nuestra Señora De Ujué, 18

948755303

Carretera Zaragoza, 24

948700300

Calle Camino Del Planillo S/N

659779880

Calle Misericordia, 2

948700019