24. Ibilbidea. Santakarako Aztarnategia eta Gaztelua

Datu teknikoak

Luzera: 9km

Desnibel positibo metatua: 100m

Denbora: 2h 20m

Irteera: Santakarako Plaza Berria

Bidexka ehunekoa: 1%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Ibilaldi aproposa, erromatar hondakinetan, Erdi Aroko aztarnetan eta ibaiertzeko basoetan

Bi gauzak eman diote ospea Santakarari: Cara erromatar hiriaren hondakinek eta Erdi Aroko dorreak. Dorrea bere ardatz bertikaletik moztua dago. Herria, gainera, Aragoiren ibaiertzean dago. Ibilbidearen bitartez, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko aztarnak ezagutuko dituzu, eta ibaiertzeko landaretza joriak harriturik utziko zaitu, ugari bizi baitira ugaztunak, hegaztiak, anfibioak eta narrastiak.

Santakarako dorre garrantzitsua Aragoiren ibarreko toki gehienetatik ikusten da. XVI. mendean eraitsitako gaztelu nabarmen baten aztarna bakarra da. Izan ere, ohikoa zenaz bestela, dorrea ez zuten behetik eraitsi, baizik eta ardatz bertikaletik moztu baitzuten; beraz, gaur egun ikusten den bezalaxe gelditu zen. Herriaren beste muturrean, Aragoi ibaitik hurbil, Cara Erromatar Hiriaren hondakinak daude (K.o. I.-IV. mendeak), Interes Kulturaleko Ondasun izendatuak; aztarnak kanpoaldetik bisitatzeko aukera dago. Proposatutako ibilbidea bi kiribil argitan dago banatua: lehena Santakarako Gaztelurako igoera da, bertako Dorre Nagusia ikusteko; bigarrena, aldiz, luzeagoa da, mendebalderantz egiten du eta itzuleran Aragoi ibaiko ibar-basoak zeharkatzen ditu; bukaeran, gainera, erromatar aztarnategiaren ondotik igarotzen da. Kiribil bakoitza bereizita egin daiteke edo bata bestearen atzetik. Malda txikieneko bidean gora igoko gara gaztelura, muinoa iparraldetik inguratuta. Gero, zuzenean eskaileretan behera jaitsiko gara. Bigarren kiribilaren hasiera lehenagoko abere-bide bat da, Ramal de la Barca izenekoa. Gero, Traibuenasera doan NA-1240 errepidea gurutzatu eta Aragoi ibaia nahiz ibaiertzeko basoak inguratzen dituzten baratze eta alorren artetik itzuliko gara.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Carretera Zaragoza, km 58

948730027

Calle Carretera, 76

948725188

Calle Aragón, 2

948715099

Calle Santa Úrsula, 63

948715808

C/ Mayor 97

948725606

Ostatuak

Calle Ericalta, 13

652988680

Calle La Paz, 11

610317860

Calle De Los Cruceros, 19

669335280

Calle La Paz, 2

948715808

Calle Santa Ursula, 63

948715808

Calle La Igualdad 32

650774235

Calle Rafael Aizpún, 6

690166423

Calle La Igualdad 33

650774235

Travesía San Miguel, 3

630338391

Calle Barrio Bajo, 36

658731148

Calle Trashumancia, 2

656973967