2. Ibilbidea. Artaxoako Trikuharriak

Datu teknikoak

Luzera: 1.5km

Desnibel positibo metatua: 52m

Denbora: 30m

Irteera: Enerizko ataka, harresitik eta hilerritik 3,6 kilometrora

Bidexka ehunekoa: 70%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 1

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Bidaia historiaurrera

Erdi Aroko hiribildu bat eta historiaurreko trikuharriak dira. Ibilbide laburra eginez, jendea duela mende askotatik hona bizi izan den leku batean ibiltzeko aukera izanen duzu.

Ibilaldi laburra da, ezin hobea haurrekin egiteko, eta historiaurrean barrena bidaiatzea ahalbidetzen du, bisitatuko baititugu “korridore” motako bi trikuharri, harri handiz osatuak. Sarrera Artaxoako harresitik abiatzen da, hilerriaren ondotik. Handik, gutxienez lau kilometro eginen ditugu kotxez lurrezko pista batean zehar, eta, ondoren, aparkalekura iritsiko gara; han bada informazio-panel bat. Berrogei metrora baino ez dago “Enerizko Ataka” izeneko trikuharria, Nafarroan historiaurretik gelditzen zaigun monumentu garrantzitsuenetako bat. Nabarmentzekoak dira hura osatzen duten harlauza handiak eta ia hiru metroko garaiera duen tumulu handia. Hortik, herriaren bistak zoragarriak dira. Bideari berrekinen diogu beste trikuharriraino, “Mina de Farangortea”raino, 850 metrora baitago, pinudi bat zeharkatu ondoren. Oso bitxia da gure arbasoek eraikitako hilobi aztarna horren eta mendilerroa zipriztintzen duten haize-sorgailu modernoen arteko kontrastea.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Mayor, 3

948364552

Calle Eugenio Mendioroz, 1

948364886

Ostatuak

Calle Mayor, 58

948364143

Calle San Juan, 24

948364619

Calle Rodrigo Ximenez de Rada, 36

948341269

Calle San Saturnino, 52

948364535

Calle Eugenio Mendioroz, 9

687530110

Calle Concepción, 17

948364518

Calle Eugenio Mendioroz, 5

650673567