12. Ibilbidea. Iratxetako bidexka mikologikoa

Datu teknikoak

Luzera: 6.7km

Desnibel positibo metatua: 215m

Denbora: 2h 15m

Irteera: NA-5100, Iratxetako eta San Migel baselizako bidegurutzea baino lehentxeago.

Bidexka ehunekoa: 23%

MIDE: 2 - 2 - 3 - 2

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Ibilaldia basoan barna, Iratxeta eta bertako garaia bisitatzeko

Iratxeta herria ederra da eta berez merezi du bisita egitea, baina zizaz beteriko basoa eransten badiogu, bai eta Nafarroako garairik hegoaldekoena ikusteko aukera ere, ibilbide erraz honen interesa izugarri areagotuko da.

Erraketa itxurako ibilbidea da erkameztien eta pinudien artean, Ugurutz izeneko errekak osaturiko ibarrean barna. Bide osoan, hainbat ziza mota ikusi eta biltzeko aukera izanen dugu, gure gozamenerako, betiere bilketa jasangarrirako arauak betez. Ibilbide atsegin hau egin ondoren, arras gomendagarria da Iratxeta bisitatzea, herri eder-ederra baita. Bertan, gainera, garai deritzon eraikuntza berezia miretsiko dugu; harriz egina, harlauzazko teilatua du eta erdi-puntuko arkuak ere bai. Nafarroako garairik hegoaldekoena da. Hasieran, 2 km-ko nekazaritza-bide bat hartuko dugu lehorreko alorren eta pinuz nahiz erkametzez beteriko mazelen artean. Erreka bat gurutzatu ondoren eta, Liberalaren ukuilura iritsi aurretik, pista nagusitik atera eta Monte de Abajoko igoerari helduko diogu; bidexka polita da erkameztian barrena eta errekaren goialderaino eramanen gaitu. Gero, Ugurutzeko mendi-hegaletatik jaitsiko gara. Jaitsiera laburra baina oso pikoa da. Bestela, joaneko bide beretik itzultzeko parada dugu. Behin behean, baso-bide erraz batera iritsi eta Iratxetara eramanen gaitu atzera.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

660533381

Calle Dr. Navarro, 12

948720287

Ostatuak

Calle Agrupación Chapardia, 7

609400296

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

688033080

Calle Palacio De Drundin, 12

948720013