
8. ibilbidea. Zarrakazteluko Presa eta Larrateko Begiratokia
Carcastillo
Datu teknikoak
Luzera: 10.1km
Denbora: 2h 45m
Irteera: San Francisco Javier Kalea
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
Paisaiaren kontrasteak Bardeako mugan
Ibilbide erraz honetan hainbat ekosistema ikusiko ditugu: ingurumenari begira balio handia duen lurralde historikoa da.
Zarrakaztelun handiak dira paisaian diren kontrasteak, bi erresumaren arteko mugaldea da, beti zeruari begira uztak biziberritzeko ur eskean ari diren laborarien lurraldea, eta pinudiak ere badira, ondoan duten Bardeako basamortuarekin lehian. Ibilbidearen bitartez, herri honek ingurumenari eta historiari begira duen aberastasun handi hori ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bideek ekosistema batetik bestera eramanen zaituzte bi pausotan bakarrik. Ibilbide erraza da. Zarrakaztelutik abiaturik, presarantz doa, Estrecho izeneko gunea iraganik. Gero, Larrateko zelaigunera igo eta begiratokiaren ondotik igarotzen da; ondoren, bidexka tarte bat dago pinuen artean, eta jaitsiera dator Kasedako errepidearen ondotik abialekuraino. (Iturria: Zarrakazteluko Udala)

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak
