32. Ibilbidea. Redondiaga eta Ollatu

Datu teknikoak

Luzera: 11.3km

Desnibel positibo metatua: 260m

Denbora: 3h 5m

Irteera: Uxueko hegoaldeko muturra, San Migel baselizaren ondoan

MIDE: 2 - 2 - 2 - 3

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Erreken arteko ibilbidea da Uxue ospetsutik abiaturik

Uxue Nafarroako Erdi Aroko herririk zoragarrienetako bat da. Kokapen horretatik, paisaia zabal-zabala dauka begiradapean eta, tartean,jenderik gabeko eremu zabal bat ere bai; horixe zeharkatzea proposatzen dizugu. Aragoi ibaira doazen erreken arteko ibilbidea da; tarteka, basoz zipriztindutako mendi-hegal pikoak igaroko ditugu.

Uxueko hego-ekialdean, jenderik gabeko eremu handi-handia dago, artadiz eta pinudiz betea, eta tarteka soroz zipriztindua, Murillo el Frutora bitarte. Mendi azalera handi hori Aragoi ibaira isurtzen diren hainbat errekak zeharkatua dago. Horien artean, Dorrondiagako erreka da nabarmentzekoa. Dorrondiaga eta Ollatuko mendi-hegal maldatsuek ixten dute erreka hegoaldetik eta ibilbide honetakoa bezalako bideek gurutzatzen dituzte. Ibilbidea XIII. mendeko San Migel baseliza erromanikoaren ondotik abiatzen da eta hego-ekialderantz doa Muelasko Bidean barna. 1,7 km-ko jaitsieraren ondotik, Santa Kruz izeneko idoira iritsiko gara; bertan, ezkerreko bidea hartu beharko dugu toki lauetan jarraitzeko eta Ollatuko basoak gainetik inguratzeko. Mendi txiki bat igo ondoren eta Behien Ukuiluaren hondakinen ondotik igaro eta gero, bidexkak behera eramanen gaitu, harik eta iparraldetik heldu den pista topatu arte. Toki horretan, 180º-ko biraketa egin eta Uxuera itzuliko gara iparralderantz, Dorrondiaga eta Ollatuko mendi-hegal oihantsuetan ibiliz. Azken bi kilometroetan igoera latza dago errekatik Uxueraino igotzeko, herria gure ibilbidearen amaiera baita.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Santa Mar, s/n

948739052

Calle San Isidro, 41

948739257

Calle Villeta, 19

948739044

Calle Santa MarĂ­a, s/n

948739052

Calle San Isidro, 17

948399367

Ostatuak

Calle San Isidro, 32

699027405

Calle San Isidro, 32

699027405

Calle San Isidro, 32

699027405

Calle Rua, 17

669805197

Arrabal Del Sol

948739011

Calle Pilarraña, 8

948384679