31. Ibilbidea. Orraun

Datu teknikoak

Luzera: 15km

Desnibel positibo metatua: 227m

Denbora: 4h 15m

Irteera: Alto de las eras kalea (Panel Nordic Walking)

Bidexka ehunekoa: 13%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 3

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Alaitz Mendiaren inguruak ezagutzeko ibilbide zorrotza

Proposatzen dugun ibilbidea Tebas herriaren goialdetik abiatzen da. Bidean, gauza aunitz ikusiko ditugu: harrobi izugarriak, Peñartea izeneko mendi-zintzurra eta bertako eskalada eskola, eta Untzue herri polita. Itzuleran, gainera, artadi ederra zeharkatuko dugu. Ibilbide luzea da Alaitz Mendiaren inguruak miresteko.

Ibilaldi zorrotza da, luzea baita, eta Alaitz mendiaren inguruak ezagutuko ditugu. Hasierako tartea Murugain Ibilbideko tarte berbera da. Tebastik abiatuko gara futbol-zelairantz eta, gero, Donejakue Bidea hartuko dugu. AP-15eko loturako biribilgunera iristean, Donejakue Bidetik aterako gara hegoalderantz, hormigoi eta aglomeratuen lantegietarantz, hain zuzen. Subestazio elektrikora iristean, ekialdera eginen dugu (ezkerretara), Peñartea izeneko mendi-zintzurrera doan bidean barna. Arroila gorantz gurutzatzen duen bideari helduko diogu. Pinudi landatura iristean, huraxe zeharkatu eta behera gozo-gozo jaisten den pista hartuko dugu, harik eta Untzueko eliza aldera iritsi arte. Futbol-zelairantz eta Carral basorantz joanik aterako gara Untzuetik. Behin, futbol-zelaian, AP-15aren ondoan ipar-mendebalderantz doan pistari jarraituko diogu eskuinetik, subestazio elektrikora ailegatu arte. Toki horretatik, Tebasera itzuliko gara, hasieran egin dugun bide beretik.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle los Infanzones, 31

948344141

Calle San Salvador, 6

948344153

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

660533381

Calle Dr. Navarro, 12

948720287

Ostatuak

Calle Mayor, 18

948104777

Calle Santa Felicia, 9

646924912

Calle Legardabidea, 4

948344282

Calle Larrotagaña, 6

948344285

Travesía San Sebastián, 5

620441467

Calle San Sebastián, 2

651605029

Calle Errotaldea, 3

948344386

Travesía San Sebastián, 7

639320025

Calle San Lorenzo, 7

948344344

Calle San Lorenzo, 6

676560927

Travesía San Sebastián, 5

948277391

Calle Agrupación Chapardia, 7

609400296

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

688033080

Calle Palacio De Drundin, 12

948720013