
30. Ibilbidea. Oinez Basoa
Tafalla
Datu teknikoak
Luzera: 7.4km
Desnibel positibo metatua: 51m
Denbora: 1h 55m
Irteera: Ikastolako eraikin berriaren ingurua
Bidexka ehunekoa: 13%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 2
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
Nafarroa Oinez egunean landatutako basoa
2011n, Tafallan Nafarroa Oinez eguna ospatu zen, hau da, Nafarroako ikastolen jaia. Hura ospatzeko, baso bat landatu zen eta, orain, ibilbide hau eginez huraxe bisitatu daiteke. Gainera, betiko baratzeak miretsiko dituzu, bai eta baso-bidexka polit bat ere.
Tafallako Ikastola berrian hasten da, AR-2an, eta berria da, helburua Oinez Basora hurbiltzea baita. Basoa landatu “berria” da. Izan ere, Nafarroa Oinez eguna 2011n Tafallan egin zela ospatzeko landatu zen. Basoa "El Raso" finkan dago, 8,3 hektarea ditu eta, guztira, 7.400 ale landatu ziren, guztiak ere Nafarroako Erdialdeko eremu basotsu honetako berezko espezieak, hala nola arteak eta erkametzak. Ibilbideak 5,6 km-ko luzera du eta 60 metroko desnibela. Ordu eta laurden batean egiten da eta Monte Planoko ibilbidearekin lotzeko aukera du. Horrez gain, bidean bitxi txikiren bat edo beste aurkituko dugu, hala nola Felix Sanchez Txirolasen baratze tradizionala; bertan, urtero, garai denean, inguruko barazkiak landatzen dira. Halaber, Monte Planoko itzulia egin daiteke Nafarroako basorik hegoaldekoena zeharkatzen duen baso-bidexka politean zehar. Basoa ongi samar dago kontserbaturik. Baso polita da: arteak, karraskak, abaritzak, ipuruak eta erkametzen bat, guztiak ere klima mediterraneo kontinentaleko espezie petoak.

Ibilbidearen profila


Ibilbide bisorea

Jatetxeak
