28. Ibilbidea. Buskil Piedra Blanca

Datu teknikoak

Luzera: 4.3km

Desnibel positibo metatua: 125m

Denbora: 1h 17m

Irteera: Tafalla eta Artaxoa arteko errepidea, Tafallatik 5 km-ra, Caserío del Monteren ondoan.

Bidexka ehunekoa: 19%

MIDE: 2 - 2 - 3 - 2

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Ikuspegi zabaleko tontor apala

Buskil Tafallako tokirik garaienetakoa da. Handik ibarra ikusten da eta, urrutian, Pirinioak eta Moncayo ere bai. Ibilbide biribil erraz hau tontorreraino iristen da alorren artean, tarteka karraska eta erkametz baso txikiak daudela. Beraz, modu aproposa da zinez Nafarroako Erdialdeko bazterrak ezagutzeko.

Ibilaldiak Buskil izeneko tontor apaleraino eramanen gaitu, karraskadi eta erkameztien artean, zereal-alorrak tartekaturik. Artaxoako eta Puiuko mugatik hurbil dago. Hasiera Caserío del Monte deritzon tokia da. Leku horretaraino iristeko, Artaxoara joateko errepidea hartuko dugu Tafallatik abiaturik (NA-6030). Hiritik 5 km-ra, eraikuntza bat eta bi idoi aurkituko ditugu gure eskuinean (Monte eta Perejil izenekoak), bai eta zelaigune handi bat ere: Caserío del Monte. Nola halako desnibela duen ibilbide laburra da eta udal barrutiko tokirik garaienetako batera eramanen gaitu (635 m). Handik, eskualde osoa ikusiko dugu eta, oskarbi dagoelarik, Moncayo eta Pirinioak ere bai. Tokiari “Buskil” esaten zaio, hau da, azienda ixteko barruti bat da, sastrakaz inguratua. Oraindik ere horrelako barrutiren bat ikusiko dugu. Ibilbidea, lehenik, ibar txiki eder batera igotzen da, pista lau eta atsegin batetik. Laster, eskuineko bide zabal bat hartuko dugu agerian dagoen muinoko hegalean gora igotzeko. Pista bukaturik, basoan sartzen den bidexka txiki batetik jarraituko dugu; eite handiko zuhaitzak daude. Xenda horrek tontorreraino eramanen gaitu. Han erpin geodesiko bat dago. Jendeak «Harri Zuria» esaten dio. Beste isurialde batetik jaitsiko gara, hasierako errekara iritsi arte.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Madre Nicol, 15

948703346

Calle República Argentina, 3

948755291

Avda. Sangüesa 15

948703148

Calle Javier Osés, 4

948704405

Calle Escuelas Pías, 11

948704046

Plaza Francisco de Navarra, 4

948700852

Carretera Pamplona-Zaragoza km. 38

948700300

Calle Tubal, 14

948700019

Ostatuak

Plaza Francisco De Navarra, 4

948700716

Calle Escuelas Pias, 7

948704046

Camino Pedrera

607655030

Camino Congosto 2

648077193

Calle Javier Osés, 4

948704405

Avenida Nuestra Señora De Ujué, 18

948755303

Carretera Zaragoza, 24

948700300

Calle Camino Del Planillo S/N

659779880

Calle Misericordia, 2

948700019