
27. Ibilbidea. Monte Plano
Tafalla
Datu teknikoak
Luzera: 6.6km
Desnibel positibo metatua: 10m
Denbora: 1h 40m
Irteera: Monte Plano
MIDE: 2 - 2 - 2 - 2
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
Ibilbidea basoan barna
Ibilaldi laua Nafarroako baso-masarik hegoaldekoenean zehar
Ibilbidea Corral del Plano parajean hasten da. Bi bide dira haraino iristeko: Oinez Basoa izeneko bidea eta Miranda Argako errepidea, 1,800 km-an ezkerretara igotzen den bidea harturik. 6 kilometro inguruko ibilbide osoa laua da, Nafarroako baso-masarik hegoaldekoena ikusteko. Basoa ongi samar dago kontserbaturik. Baso polita da: arteak, karraskak, abaritzak, ipuruak eta erkametzen bat, guztiak ere klima mediterraneoko espezie petoak. Geologiari begira, Monte Plano ibai-terraza zahar batez osatua dago. Terraza horrek, orain, Arga eta Zidakos arroak bereizten ditu. Ibilaldi ezin hobea familian edo lagunekin egiteko. Ordu eta erdia beharko dugu aldaera laburra egiteko; dena den, Oinez Basoko ibilbidetik oinez etorri bagara, guztira 2 ordu eta erdi beharko ditugu. Basoa 2011n landatu zen Nafarroa Oinez ospatzeko, urte hartan Tafallan egin baitzen.

Ibilbidearen profila


Ibilbide bisorea

Jatetxeak
