
25. Ibilbidea. Beratxa Dorrea eta Kandaraizko Trikuharriaren aldaera
Tafalla
Datu teknikoak
Luzera: 18.6km
Desnibel positibo metatua: 240m
Denbora: 5h 10m
Irteera: Miranda Argako errepideko 1 km-a baino lehentxeago
Bidexka ehunekoa: 20%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 3
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Tafalla inguruko toki adierazgarriak ikusteko ibilbidea
Ibilbideak Tafalla inguruko toki adierazgarriak zeharkatzen ditu, hala nola Beratxa Dorrea, Kandaraizko trikuharria eta Juncal aintzirako begiratokia. Ibilbide luzea baina desnibel apalekoa, ezin hobea mendi-bideetan ibiltzea maite dutenendako.
Tafallako mendebaldean dagoen paisaiak harrituko zaitu. Hasiera batean, nekazaritza alorrak direla ematen du, baina bestelakoak ere badira, hala nola paraje eta leku bitxi eta bereziak, aintzira txikiak, baso-eremuak eta interes historikoa duten tokiak; horra ibilbide honetan aurkituko dituzun mugarriak. Karlisten fusileria-gotorleku zaharrari Beratxa Dorrea esaten zaio. Ibilbideko interesgunerik handienetakoa da, toki aipagarria benetan inguruko biztanleentzat. Karlistaldietan, errepidea babestu zuen eta, gainera, seinalezentroa ere izan zen. Kandaraizko trikuharria ez da horren ezaguna. Harlauza bakarra gelditzen da, hego-ekialderantz bideratua; bertan, hezurrak aurkitu ziren. Juncal aintzira ere ikusiko dugu, inguruko garrantzitsuena. Izan ere, beste aintzira txiki asko daude barreiaturik harat-honat. Udan, gehienak idortu egin ohi dira. Aintzira aterpea da hegazti, narrasti eta anfibioendako; animalia isilak dira, igel zaratatsuak izan ezik. Igelen soinua aise entzunen dugu, aintzira ertzera hurbiltzen bagara. Ibilbidean bestelako interesguneak ere badira, hala nola baso-orbanak eta, han, usategiak, udazkenean pasa-ko usoak ehizatzeko; Ros harrobia edo Romerales aintzira, Juncalekoa baino txikixeagoa. Horra ibilbide honetako beste zenbait mugarri.
Ibilbidearen profila




















