23. Ibilbidea. Fuente de los Ángeles

Datu teknikoak

Luzera: 8.6km

Desnibel positibo metatua: 235m

Denbora: 2h 30m

Irteera: San Martin Unx, Andre Mariaren elizaren ondoan

Bidexka ehunekoa: 13%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ABISUA 23. IBILBIDEKO ZUHAITZEN ERORTZEAGATIK. FUENTE DE LOS ÁNGELES (SAN MARTÍN DE UNX)

19/05/2026

IBILBIDEAN ZUHAITZ ERORIAK AURKITUKO DITUZUE, IBILBIDE HONETAN NORMALTASUNEZ IBILTZEA OZPATUKO DUTENAK. LASTER BIDE HONETATIK ERRETIRATUKO ZARETE.

Basoen arteko ibilbidea eta bukaera freskagarria

Ardo ospetsuek eman diote sona San Martin Unx herriari eta txango baten abialekua ere bada, arte, haritz eta astigarrez osaturiko basoetan barna, bide zoragarrian ibiliz, Fuente de los Ángeles izeneko iturriraino joateko; zure burua freskatzeko leku aproposa da itzulbideari heldu baino lehen.

Fuente de los Ángeles iturrira joateko ibilbidea Erdialdeko ibilaldirik xarmadunenetako bat da. Bazter zoragarriak zeharkatzen ditu, bai eta artez, haritzez eta astigar zenbaitez osaturiko baso harrigarria ere. Urtetan, ibilbide seinaleztatua San Martiun Unx eta Uxue arteko errepidearen 1,7 km-tik abiatu da. Oraingoan, seinaleak berritu eta abialekua hiriguneraino eraman da; ondorioz, egungo ibilbidea hasierakoa baino lau kilometro luzeagoa da. Ibilbidea Andre Mariaren eliza gotikoaren ondoan hasten da eta NA-132 errepideak herri barnean egiten duen bideari jarraikiz zeharkatzen du San Martin Unx, Lerga aldera. Lehen bihurgunean, eskuinera egiten du Huertos kalea jaisteko eta, handik, herritik ateratzeko. Alorren eta aisiarako finken artean jarraitzen du aurrera, harik eta Uxuera doan errepidea jo arte. Huraxe gurutzaturik, ibilbideak gora segitzen du eta, aurrerago, kiribil handi bat egiten du Fuente de los Ángeles iturriraino; toki aproposa da jarlekuetan atseden hartzeko eta urarekin freskatzeko. Iturri aldetik, ibilbideak aurrera egiten du kilometro batez bidexka polit batetik. Gero, ordea, kiribilaren hasierara itzultzen da, landaretzak nahiko itxi duen pista bat harturik. Handik San Martin Unxera itzultzeko bidea joaneko bide berbera da.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Ctra San Martín Unx-Ujué km 1

948738257

Calle Trece de Septiembre, 1

948738034

Ostatuak

Calle Subida A La Parroquia, 1

689205567

Calle Calvario, 21

948738227

Plaza Del Exmo D.Miguel Sanz De La Fuente, 2

948160947

Calle Los Fueros, 10

670051101

Travesía Sales Muruzábal, 7

948710773

Calle Sales Muruzábal, 7

948738142

Calle Sales Muruzábal, 9

948738142

Calle Los Fueros, 20

628078287

Calle Santa María De Sansoain, 29

948721021

Carretera San Martín De Unx-Ujué Km. 1

948738257