
21. ibilbidea- Arga – Nekeas – Errege Abelbidea
Puente la Reina / Gares
Datu teknikoak
Luzera: 13.1km
Desnibel positibo metatua: 120m
Denbora: 3h 15m
Irteera: Turismo Bulegoaren aurrean
Bidexka ehunekoa: 20%
MIDE: 1 - 2 - 2 - 2
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Erdi Aroko Gares herriaren eta Argaren ibaiertzeko basoen artean
Gares Donejakue Bideko mugarrietako bat da, Erdi Aroko hiria, Arga ibaiaren ondoan kokatua. Ibilbide biribila proposatzen dizugu udal dermioaren hegoaldea ezagutzeko, ibaiertzeko basoetan ibiltzeko, naturguneak bisitatzeko eta Garesa itzuli eta karrika Nagusi ikusgarria zeharkatzeko.
Bide honek Garesko udalerriaren hegoaldea ezagutzeko aukera ematen du, eta erraza da, baina Gotorlekuen ibilbidea baino luzeagoa. Bestea bezala zirkularra da, eta bi norabidez egin daiteke. Ezkerreko norabidea deskribatzen da hemen. Paseoaren lehen zatian Argako ezkerreko bazterrak eta ibaiertzeko basoa zeharkatzen dira. Zentral elektriko zaharraren eta errotaren ondotik igaro ondoren, bidezidorra “Campollano”ko baratze aldera doa, lursail lau batetik. Bigarren kilometroan Aizpeako txokoa aurkituko dugu, Arga ugaldeko meandroan dagoen paraje natural polita. Ibilbideak ugaldeko ibaiertzetik jarraitzen du, eta “Arbol Gordo”tik pasatzen da, tamaina handiko makal ederra, Mendigorriko errepidera iritsi aurretik kokatua. Gurutzatu ondoren, ibilbideak Nekeas izeneko lurralde zabala zeharkatzen du, eta Milagro-Aezkoa Errege Abelbidetik doa zati batean. Gareserako jaitsiera Nekeaseko Lepoan hasten da, eta herriko Kale Nagusi ikusgarria zeharkatu ondoren, bukatzen da ibilbidea.
Ibilbidearen profila

























