18. Ibilbidea. La Chagarra-Altxagarra

Datu teknikoak

Luzera: 5.5km

Desnibel positibo metatua: 175m

Denbora: 1h 40m

Irteera: Orisoain

Bidexka ehunekoa: 7%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Orbaibar goitik begiratuta

Ibilbide aproposa da Orbaibarko mosaiko moldeko paisaia bereizgarria gozatzeko: alorrak, baratzeak, oihanpea eta herriak.

Orisoain inguruetan, Orbaibarren ohikoa den mosaiko moldeko pasaia da nagusi: hau da, alor txikiak eta baratzeak ibarrean, oihanpe mediterraneoa mendi-hegaletan eta herriak gainetan. Udalerriaren hegoaldean eta sartaldean, alorrik zabalenak daude eta, ekialdean, Lazea, Arrondoba eta San Pelayo mendiak ikusiko ditugu. Ibilbideak lurraldeari itzulia ematea proposatzen du, Bultxakoko kobazuloa, Roblar eremua, Zabalea eta beste alderdi batzuk zeharkatuta; bidean, inguruak bere ederrean ikusiko ditugu norabide guztietara. Ibilaldi erraz eta atsegina da, den-dena Orisoaingo udal dermioan barrena. Hasieran, errepidean behera joanen gara NA-5100 gurutzatzen dugun arte, Erremedioetako Ama Birjinaren baselizaren ondoan. Handik, Artariaingo bide zaharrerantz igoko gara; aurrerago, bidea bidexka bihurturik, Lazea mendian barneratuko gara arteen artean, San Pelayoko pistara iritsi arte. Gorago, Roblar eremua gurutzaturik, Arrondoba aldera goazela, Amatriaingo bidea aurkituko eta hartatik Orisoainera itzuliko gara.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

660533381

Calle Dr. Navarro, 12

948720287

Ostatuak

Calle Mayor, 21

646220574

Calle El Sombrio, 1

948752105

Calle Mayor, 3

948720501

Calle AgrupaciĂ³n Chapardia, 7

609400296

Carretera Pamplona-Tafalla, 33

688033080

Calle Palacio De Drundin, 12

948720013