
15. Ibilbidea. Zaraitzuko Errege Abelbidea
Murillo el Fruto
Datu teknikoak
Luzera: 5.5km
Desnibel positibo metatua: 115m
Denbora: 1h 32m
Irteera: Murillo el Frutoko hirigunea, El Fruto taberna ondoko zelaigunean
Bidexka ehunekoa: 20%
MIDE: 1 - 2 - 2 - 2
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Transhumantziaren bideetan barna
Murillo El Frutotik Zaraitzura doan Errege Abelbideak Pirinioetako bazkalekuak eta negua pasatzeko lurrak lotzen ditu, azken horiek Nafarroako Erriberan nahiz Bardean. Ibilbide aproposa da artzainek eta abereek Erdi Arotik honat erabiltzen dituzten bideak sentitzeko.
Murillo El Frutotik Zaraitzura doan Errege Abelbidea Erdi Arotik da Nafarroako abere-bide nagusietako bat. Abelbideak Zaraitzu Ibarreko Pirinioetako bazkalekuak (Orhi eta Abodi) Bardearekin eta Nafarroako Erriberarekin lotzen ditu. Proposatzen dugun ibilbideak Errege Abelbideko lehen kilometroak egin eta El Pinar izeneko alderdia zeharkatzen du. Gero, bukatzeko, El Castillar edo Altobarriora igotzen da; bertan, gotorleku zaharreko aztarnak daude, bai eta Murillo el Frutoko jatorrizko herrixkaren arkeologia-aztarnategia ere. Herrixkaren jatorria aspaldi-aspaldikoa da, Burdin Arokoa. Murillo el Frutotik abiaturik, ibilbidea lehenik El Pinar alderantz doa, herriaren ipar-ekialdean kokatua. Behin gain horretan, bideak bira egin eta Uxueko errepiderantz jotzen du; lauagoa da. Errepidea gurutzatu eta gero, bideak alorren artean egiten du aitzina Zaraitzuko Errege Abelbideraino iritsi arte, berriz ere Murillora jaisteko. Handik gutxira, El Castillar-era igotzeko bidexka abiatzen den bidegurutzea aurkituko dugu. Gora igoko gara, bi arrazoik bultzaturik: kultur interesa duelako eta inguruz inguru ikuspegi zoragarriak daudelako bai Murillo, bai Aragoi ibaiaren ibar guztia ikusteko.
Ibilbidearen profila















