
10. Ibilbidea. Ibilbide mikologikoa Orisoain – San Pelayo
Orísoain
Datu teknikoak
Luzera: 9.8km
Desnibel positibo metatua: 408m
Denbora: 3h 15m
Irteera: Orisoaingo sarrera
Bidexka ehunekoa: 22%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 3
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Ibilbide biribila, zizak eta onddoak ardatz
San Pelayo mendiko igoeran basoak eta interes mikologikoko bazterrak zeharkatuko ditugu eta, horrez gain, Amatriain eta Orisoain herri politak bisitatzeko aukera izanen dugu. Hiru ordu eta erdiko ibilbide biribila da, oinez egiteko, 420 m-ko desnibel positiboa gaindituta. Hori bai, zizak bildu nahi badituzu, bete gomendioak.
Orisoain inguruetan, Orbaibarren ohikoa den mosaiko moldeko pasaia da nagusi: hau da, alor txikiak eta baratzeak ibarrean, oihanpe mediterraneoa mendi-hegaletan eta herriak gainetan. Udalerriaren hegoaldean eta sartaldean, alorrik zabalenak daude eta, ekialdean, Lazea, Arrondoba eta San Pelayo mendiak ikusiko ditugu. Ibilbideak lurraldeari itzulia ematea proposatzen du, Bultxakoko kobazuloa, Roblar eremua, Zabalea eta beste alderdi batzuk zeharkatuta; bidean, inguruak bere ederrean ikusiko ditugu norabide guztietara. Ibilaldi erraz eta atsegina da, den-dena Orisoaingo udal dermioan barrena. Hasieran, errepidean behera joanen gara NA-5100 gurutzatzen dugun arte, Erremedioetako Ama Birjinaren baselizaren ondoan. Handik, Artariaingo bide zaharrerantz igoko gara; aurrerago, bidea bidexka bihurturik, Lazea mendian barneratuko gara arteen artean, San Pelayoko pistara iritsi arte. Gorago, Roblar eremua gurutzaturik, Arrondoba aldera goazela, Amatriaingo bidea aurkituko eta hartatik Orisoainera itzuliko gara.
Ibilbidearen profila










