
10. Ibilbidea – Ibilbide mikologikoa: Amatriain – Orisoain – San Pelayo
Amatriain
Datu teknikoak
Luzera: 10.4km
Desnibel positibo metatua: 420m
Denbora: 3h 30m
Irteera: Plaza de Amatriain
Bidexka ehunekoa: 23%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 3
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
Ibilbide biribila, zizak eta onddoak ardatz
San Pelayo mendiko igoeran basoak eta interes mikologikoko bazterrak zeharkatuko ditugu eta, horrez gain, Amatriain eta Orisoain herri politak bisitatzeko aukera izanen dugu. Hiru ordu eta erdiko ibilbide biribila da, oinez egiteko, 420 m-ko desnibel positiboa gaindituta. Hori bai, zizak bildu nahi badituzu, bete gomendioak.
Duela urte sail luzetik hona, Orbaibarrek ibilbide mikologikoen sarea dauka eta, horien artean, Amatriain-Orisoain zeharkaldia dago, San Pelayoko gailurrera igota (958 m). Ibilbidea 2022an seinaleztatu da; zehazki, aipatu ibilbideari tarte luze bat erantsi zaio Orisoain eta Amatriain lotzeko. Horrela, bidexka biribila lortu da. Orisoaingo hirigune polita zeharkatuz lotuko gatzaizkio ibilbideari eta ekialderantz aterako gara herritik, San Pelayoko bideari jarraikiz. San Pelayo mendi garrantzitsua da eta ia 400 metroko desnibela duen igoera etengabea egin beharko dugu pistetan eta bidexketan barna. Baselizatik igaro ondotik eta inguruz inguru ikuspegi bikainak gozatu eta gero, bidexka meharrean beheiti jaitsiko gara, hegoalderantz; poliki-poliki, zabalduko da, harik eta Amatriain ingurura iritsi arte. Han, herria bisitatzeko parada izanen dugu, 300 metroko desbideratzea hartuta edo, bestela, Orisoainera itzuliko gara ia zailtasunik batere ez duen bide zabal batetik, laboreek sortzen duten mosaiko moldeko paisaia gozatuta.

Ibilbidearen profila


Ibilbide bisorea

Jatetxeak
