
4. Ibilbidea. Argaren ibai-bidexka
Berbinzana, Larraga, Miranda de Arga
Datu teknikoak
Luzera: 26.8km
Desnibel positibo metatua: 57m
Denbora: 6h 50m
Irteera: Miranda de Arga, Berbintzana o Larraga
Bidexka ehunekoa: 48%
MIDE: 3 - 2 - 2 - 4
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Fauna, landaretza eta paisaia Arga ibai-bazterrean
Ibai-paisaia ederra da naturaz gozatzeko. Bertan, faunak eta landaretzak garrantzi handia dute, eta ureztatzeko azpiegiturarik zaharrenak eta berrienak bisitatuko dituzu.
Argaren ibai-bidexka deritzon ibilbidea Larraga, Berbintzana eta Miranda Argako lurretan barna doa. Hiru herriak bereziki daude Arga ibaiari lotuak eta probetxurik handiena atera diote ibaiari, multzo arkitektonikoak eta nekazaritza-egiturak eraikiz. Ibaiak, gainera, interes handiko balioa dauka paisaiari, faunari eta landaretzari begira. Proposatutako ibilbideak hiru azpiegitura zeharkatzen ditu: Larragako eta Berbintzanako ureztaketa egitura zaharrak, Miranda Argako ureztaketa egitura zaharrak eta Nafarroako Ubidea. Lehen biak garai bateko azpiegiturak dira eta duela urte gutxi arte erabili dira. Hirugarrena, berriz, aurrekoen ordezko azpiegitura modernoa da. Paisaiari begira, ibilbideak hainbat gune interesgarri ditu, hala nola begiratokiak: Parque del Castillo eta Larragako Costanera, Berbintzanako Dehesa edota Miranda Argako Gaina, ibai-multzoa bere osoan ikusteko. Nekazaritzaren ikuspuntutik, labore ohikoenak kontsumo partikularrarendako dira (letxugak, tomateak, piperrak, karduak, etab.), baratze txikietan haziak; beste batzuk, berriz, eskala handiko ekoizpenerako dira (artoa, mahasti-txertoak, etab.). (Iturria: ibai-bidexkako panela).
Ibilbidearen profila















