
33 Ibilbidea. Untzueko Haitza
Unzué / Untzue
Datu teknikoak
Luzera: 4.3km
Desnibel positibo metatua: 360m
Denbora: 2h
Irteera: Untzue, bisitariendako aparkalekua, herrira iritsi baino lehentxeago.
Bidexka ehunekoa: 65%
MIDE: 2 - 2 - 3 - 2
Estekak

Ibilbide mapa


Ibilbide oharrak
Erdialdeko gailurrik politena?
Zerbait “politena” dela esaten dugunean, istilu ederrean sartuko gara; baina, mendi hau ikusirik, jende gutxik jartzen du zalantzan hori. Izan ere, toki askotatik ikusten da itxura lerden arrokatsu hori, eta igoera laburra bezain pikoa da, tarteka gogorra ere bai. Ibilbidea ezpel, arte eta ipuruen arteko bidexka mehar bat da. Gailurreko ikuspegiak gure ahaleginaren saria izanen dira.
Untzueko Haitza (990 m), ziurrenera, Erdialdeko mendirik ospetsuen eta politena da eta eskualdeko toki gehienetik ikusiko dugu. Alaitz mendiko tontorrik txikiena izanik ere, aise antzematen diogu, kareharrizko horma handiak dituelako eta ia piramide-itxura duelako; hortaz, Nafarroako igoerarik ezagunenen eta jendetsuenetakoa bat da. Untzueko Haitzerako igoera labur samarra baina latza da, aldapa arras maldatsuak baititu tarteka; beraz, gutxieneko sasoi fisiko bat beharko dugu hara igotzeko. Hasteko, Untzueko hirigune polita gurutzatuko dugu. Gero, igoera etengabea da; lehenik, bidean gora eta, gero, arte, ezpel eta ipuruen arteko bidexka meharrean goiti. Bidexka, lehenik, oso era zuzenean igotzen da Haitzerantz, baina goialdean leundu eta, bukaeran, malkorrak eskuin aldetik inguratzen ditu; azkenean, ekialdetik igotzen da tontorrera. Kaskotik, ikuspegi ikusgarriak gozatuko ditugu inguruz inguru. Gainera, tontorrean gaztelu bat egon zen; agirien arabera, 1300 urteaz geroztik. Egun, dorre baten aztarnak baizik ez dira gelditzen, berrikitan finkatuak.

Ibilbidearen profila


Ibilbide bisorea

Jatetxeak
