22. Ibilbidea. Iturriak, Begiratokiak eta Historia

Datu teknikoak

Luzera: 11.8km

Desnibel positibo metatua: 290m

Denbora: 3h 20m

Irteera: Zazpi Iturri, Puiun.

Bidexka ehunekoa: 2%

MIDE: 2 - 2 - 2 - 3

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Iturriak, begiratokiak eta historia

Ibilbidean iturburuak, historiaz jantzitako lekuak eta Erdi Aroko iturriak ikusiko ditugu, bai eta begiratoki panoramikoak ere, Orbaibarko eta Nafarroako Erdialdeko zati handi bateko ikuspegiak gozatzeko.

Puiu inguruetan berezko hainbat iturburu daude eta urte osoan darie oparo: Siete Fuentes (hortxe gaude), Aranbero Iturria, Valdetina Iturria eta Irruestalia. Proposatzen dugun ibilbide honek iturri guztiak bisitatuko ditu eta, era berean, bi begiratoki panoramiko eta historiaz jantzitako hainbat leku. Haien artean, Zidakos ibaiaren gaineko zubia da nabarmentzekoa, Erdi Arokoa; 70 metrora dago herrirako bidean. Harri landuz eraikia dago, erdi-puntuko arku bat dauka eta beste bat zorrotza; 1975era arte, Puiun sartzeko bide nagusia izan zen. Errepideko zubia erabiliko dugu Zidakos ibaiaren bestaldera gurutzatzeko, bertan ibilbidea hasten baita. Puiutik ateratzen da ipar-ekialderantz Aranberoko bidean barna. Berehala, Aranberoko iturrira iritsiko gara eta, han bertan, La Campañarako (615 m) igoera hasiko dugu. Mendi horren gainean, parke eoliko txiki bat dago, bai eta begiratoki panoramiko bat ere, Orbaibar eta Erdialdeko zati handi bat zoragarri ikusteko. Ondoren, ibilbidea Valdetina iturriraino jaisten da; hori ibilbideko tokirik urrutiena da eta askaldegi bat dago bertan gelditzeko eta zerbait jateko. Puiurako itzulera askoz ere lauagoa da Iturriestalia iturriraino iritsi arte. Bertatik, ibilbidea herriko lekurik garaieneraino igotzen da (Santiago baseliza); hori ere begiratoki zoragarria da “Orbaibarko Mendiak” izeneko Kontserbazio Bereziko Eremua ikusteko. Gero, herri guztia goitik behera zeharkatuko dugu Zidakos ibaira eta Siete Fuentes iturrira ailegatzeko, ibilbidearen akabera baita.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Venta Vieja, 2

948721024

Calle Madre Nicol, 15

948703346

Calle República Argentina, 3

948755291

Avda. Sangüesa 15

948703148

Calle Javier Osés, 4

948704405

Calle Escuelas Pías, 11

948704046

Plaza Francisco de Navarra, 4

948700852

Carretera Pamplona-Zaragoza km. 38

948700300

Calle Tubal, 14

948700019

Ostatuak

Camino Aranbero, 9

695967529

Calle Arturo Campión S/N

647705104

Plaza Francisco De Navarra, 4

948700716

Calle Escuelas Pias, 7

948704046

Camino Pedrera

607655030

Camino Congosto 2

648077193

Calle Javier Osés, 4

948704405

Avenida Nuestra Señora De Ujué, 18

948755303

Carretera Zaragoza, 24

948700300

Calle Camino Del Planillo S/N

659779880

Calle Misericordia, 2

948700019