13. Ibilbidea. Carrizo eta Lalandas

Datu teknikoak

Luzera: 7.5km

Desnibel positibo metatua: 30m

Denbora: 1h 50m

Irteera: Melida, ikastetxearen eta udal pilotalekuaren aurreko zelaia.

Bidexka ehunekoa: 4%

MIDE: 1 - 2 - 2 - 2

Ibilbide mota: Biribila

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Ibilaldia Aragoi ibai bazterreko ibar-basoetan barna

Aragoi ibaiertzeko basoek berez merezi dute bisita. Baina are ibilaldi erakargarriagoa izanen da beste ibilbide bat eransten badiogu nekazaritza-alorretan ibiltzeko, erreka polit baten bazterrak ikusteko, Melidako intxaurrondoa bisitatzeko (Nafarroako monumentu naturala) eta ikuspegi zabaleko leku batera iristeko.

Melida nekazaritza-lautada zabal batean dago kokaturik, Aragoi ibaiak osatutako ibarra mendean duela, ibaia baino 25 metro inguru altuago eraikia baitago ezkerreko ertzean. Proposatzen dugun bidexkak herriaren ekialdean dauden alorrak zeharkatzen ditu Carrizo izeneko alderdiraino; gero, Lalandas errekaren ondotik itzultzen da ibai bazterreko ibar-basoetara iritsi arte. Azkenik, bidexka berri batetik igotzen da Aragoi ibaia ikusteko begiratoki panoramikoraino. Udal pilotalekutik abiaturik, ibilbideak hasieran ekialdetik inguratzen du hirigunea 600 bat metrotan, harik eta pista eroso eta lau batera iristen den arte. Leku horri Zarrakazteluko bidea esaten zaio. Zenbait etxalde igaro ondoren, ibilbidea, bira eginik, Carrizo izeneko alderdian jaisten da Lalandas errekaraino. Handik pinuen bidetik itzultzen da NA-128 errepidea jo arte; kontu handi-handiz gurutzatuko dugu. Ibilbidearen azken tartea Melida eta Aragoi ibaiaren arteko baratze eta ibar-basoen eremuan sartzen da. Berriz ere Santakarara doan errepidea kontu handi-handiz gurutzatu eta gero, Melidako Intxaurrondo ikusgarrira iritsiko gara, 2009an Nafarroako Monumentu Natural izendatua. Handik, bidexka bat hartu eta begiratokira igoko gara, ibaia eta ibaiertzeko basoak ederki ikusteko.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Carretera Zaragoza, km 58

948730027

Calle Carretera, 76

948725188

Calle Aragón, 2

948715099

Calle Santa Úrsula, 63

948715808

C/ Mayor 97

948725606

Ostatuak

Calle La Igualdad 32

650774235

Calle Rafael Aizpún, 6

690166423

Calle La Igualdad 33

650774235

Travesía San Miguel, 3

630338391

Calle Barrio Bajo, 36

658731148

Calle Trashumancia, 2

656973967

Calle Carmen, 15

948746129

Calle Sol, 85

615112262

Calle Ericalta, 13

652988680

Calle La Paz, 11

610317860

Calle De Los Cruceros, 19

669335280

Calle La Paz, 2

948715808

Calle Santa Ursula, 63

948715808