
11. ibilbidea. Iturrixikin – Monte de Arriba
Iratxeta
Datu teknikoak
Luzera: 9.5km
Desnibel positibo metatua: 420m
Denbora: 3h 20m
Irteera: Calle Aska
Bidexka ehunekoa: 78%
MIDE: 2 - 2 - 2 - 3
Estekak
Ibilbide mapa
Ibilbide oharrak
Orbaibarko paisaia ikusgarria
Bidexka interesgarria da, eta Orbaibarko paisaia berezia ezagutzera gonbidatzen gaitu. Paisaiaren eta landa-ondarearen aldetik interesgarriak diren bost gune bisitatuko ditugu.
Ibilbide zirkularra da; Iratxetatik abiatu eta, igotzen goazen heinean, Orbaibarko paisaiak ikusiko diugu: “bocage” motako paisaia (lursail txiki irregularrez osatutako nekazaritzako lurrak), erkameztiak, pinudiak mendiko larreetaraino. Ibilbidean zehar, bost puntu interesgarri panelekin seinalizatuak daude. Lehenbizikoan geldialdi bat egin behar dugu “Las vacas” bordan, iraganeko lanak eta aprobetxamenduak ezagutzeko. Ondoren, geldialdi bat izen bereko gainean; panoramika bikaina dago handik. Hirugarren mugarria “Fuente de la Teja” iturria da (tratatu gabeko ura), atseden hartzeko eta naturan inspiratutako artea ikusteko aukera izanen dugu. Marianoren Borda bisitatuko dugu ondoren. Herri arkitekturaren adibide bitxia da (ez daude halako asko), eta, azkenik, Irumugako gainera (1.010 m) iritsiko gara. Bailararen gainean dagoen balkoi bat da, ikusgarria. (Iturria: Nafarroako Gobernua)
Ibilbidearen profila








