16. Ibilbidea. Mahastietako ibilbidea

Datu teknikoak

Luzera: 3.9km

Desnibel positibo metatua: 5m

Denbora: 55m

Irteera: Erriberri, Errege-erreginen Jauregiko sarreraren aurrean.

MIDE: 1 - 2 - 1 - 1

Ibilbide mota: Erraketa

Estekak

Ibilbide mapa

Ibilbide oharrak

ISTILURIK GABE

Jauregi, mahasti, upategi eta ardoen artean

Jauregi bat ikustea, mahastien artean paseatzea eta, ibilbidea bukatzeko, Nafarroako herririk politenetako bat begiz gozatzea; nahi baduzue, gainera, kopa bat ardo on eskuetan darabilgula. Erriberrik eta bertako mahastiek beti merezi dute bisita egitea.

Erriberriko Errege-erreginen Jauregi ikusgarri eta dotorea Nafarroako erakarpenik garrantzitsuenetako bat da turismorako. Errege Jauregia ere esaten zaio. Erriberri, gainera, oso ezaguna da antzinarotik, lurraldeko ardorik onenetakoen sehaska delako eta Nafarroako upategirik garrantzitsuenetako batzuk bertan daudelako. Era berean, Nafarroako ardoaren erakunde nagusiek hantxe dute egoitza, hala nola Ardoaren Kofradiak, Nafarroa Jatorri Deituraren Kontseilu Erregulatzaileak edota Nafarroako Mahastizaintza Estazioak (EVENA). Mahastietako Ibilbidea bidexka laburra da herriaren inguruko mahastietan barna ibiltzeko eta, horrez gain, jauregia eta upategiak bisitatzeko. Ibilaldi erraza da; betiere are interesgarriagoa da udako hilabeteetan eta udazkenean, mahastiak kolore ederrez janzten direnean. Errege Jauregiko atetik, ibilbidea Castejon eta Altsasu arteko trenbiderantz doa eta lurpeko pasabide batetik zeharkatuko dugu. Behin bestaldean, ibilbideak eskuinerantz biratu eta aitzina eginen du San Martin Unxeko errepide azpitik igaro arte. Ondotik, kiribila egiten du La Huerta izeneko eremuko mahastietan zehar, bai eta Zidakosen ibaiertzeko tarte batean ere. Itzulera trenbidearen ondotik eginen dugu aipatu errepideraino eta, errepidetik, berriz, hasierako bide beretik itzuliko gara.

Ibilbidearen profila

Ibilbide bisorea

Jatetxeak

Calle Rua Medios, 1

948741300

Calle Rúa Fondo, 1

948741116

Calle Rúa Mirapiés, 8

948712250

Calle Rúa Medios, 23

948741303

Plaza Teobaldos, 2

948740000

Calle Rúa Seco, 15

948740139

Ostatuak

Calle Rua La Taillada 5 2º Izda

636423963

Rua Fondo, 18

948741152

Rua Mayor, 10

948740002

Plaza Rueda, 2

625131458

Calle Rúa Tesendería 11

948741300

Calle Falconera, 15

620191590

Rua Romana, 39

948741855

Avenida Beire, 44

948712029

San Francisco, 9

646923092

Rua Medios, 23

948741303

Rúa Romana, 42

660024401

Rua Rincón De Los Racioneros, 10

620032436

Rua Romana, 8 Bis

687216207

Rua San Francisco, 5

628987048

Rua Mayor, 30

677531049

Calle Los Arenales, 12

620254199

Rua Juderia, 11

948740735

Rua Mayor, 19

690019197

Calle Tempranillo, 20

620955400

Calle Estación, 5

669993342

Calle Estación, 5

669993342

Calle Tempranillo, 67

948755222

Rua Romana, 31

606468114

Rua Villavieja, 11

948741700

Carretera N 115, Km. 2,3

948741014